jueves, 5 de diciembre de 2013



Boluntarioak = Hiritarrak


Kopuruz ez gara asko. Baina egunetik egunera ugaltzen ari gara. Koskortzen. Handitzen. Partaide izateko, ez da adinik, ez NOrtasun Agiririk, ez pasaporterik, ez erroldarik eskatzen. Hiritar izateko gogoa baizik. BOstekoa luzatzeko nahia. Gazte, heldu zein zahar, guztion ekarpena da lagungarria.
Boluntario izatea, apustu bat da. Erronka bat. Xede bat. Parte hartzea sustatzea. Mugitzea. Eranstea. Baliagarri sentitzea. Inurri lana egitea. Gizarte eraldatzaile batean sinesten dugu. Ekarpenen eskutik, mundu hobeago bat eraikitzeko grina dugu. Gurea boluntariotza askotarikoa da: injustiziari hortzak erakusten dizkio, adineko pertsonei laguntzen aritzen da, garapenerako lankidetza eta heziketa eremuak bultzatzen ditu, gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan dihardu… Eremu zabal horretan aritzen gara boluntarioak.
Ez da denbora asko eskaini behar; nahi adina. Boluntario izatea, botika paregabea da gainera. Apur bat emanez bada ere, aberastu egiten gaitu. Bai hartzailea eta bai emailea, gizartea orokorrean. Baina, nola? Eman ahala jasoaz. Boluntariotza hori baita, zure denboraren zati bat eskainiaz, bueltan ‘eskerrik asko’ jasotzea. Materialismoari begira bizi den gizarte honentzat ez da agian aski izango, baina inork begietara so eginez ‘mila esker’ entzutea, edonor ase eta aberasten du. Egin proba. Adibide bat. Hamaika aldiz entzun izan dugu gure boluntarioen artean ‘ematen dudana baino gehiago jasotzen dut’, leloa.
Boluntario izateko ez da ikasketarik eskatzen. Norbera den bezala aurkeztea da gakoa. Garen bezala. Zaren bezala. Abenduaren 5ean Nazioarteko Boluntariotzaren Eguna ospatzen da. Ez dugu boluntariotza egun bateko gauza izan dadin nahi, eguneroko eta urterokoa baizik. Boluntario izan nahi?


Voluntariado = Ciudadanía

No somos muchos, tampoco muchas. Pero día a día aumentamos en número. Estamos creciendo. Haciéndonos mayores. Para ser partícipe, no se pide ni edad, ni DNI, ni pasaporte, ni padrón. El único requisito, tener ganas de ser ciudadano y ciudadana. Querer tender la mano. Joven, adulto o persona mayor, la contribución de toda persona es válida.
Ser voluntaria, voluntario, es una apuesta. Un reto. Una meta. El voluntariado quiere impulsar la participación. Moverse. Sumar. Sentirse útil. Realizar una labor de hormigas. Creemos en una sociedad transformadora.  De la mano de aportaciones, queremos construir un mundo mejor. Nuestro voluntariado es plural, se enfrenta a las injusticias, ayuda a personas mayores, impulsa la cooperación y la educación al desarrollo, lucha contra la exclusión social… En todo este amplio ámbito está inmerso el voluntariado.
No hay que dedicarle mucho tiempo; el que se quiera. Ser voluntario es, además, un extraordinario fármaco. Ofreciendo un poco, nos enriquece. Tanto quien recibe como quien lo da. ¿Pero cómo? Recibiendo según se da. El voluntariado consiste en tras ofrecer parte de tu tiempo, recibir un ‘muchas gracias’ a cambio. A lo mejor no le es suficiente a esta sociedad que vive a expensas del materialismo, pero cuando alguien mirándote a los ojos te dice ‘muchas gracias’, llena plenamente y enriquece a cualquiera. Haz la prueba. Un ejemplo. Entre nuestro voluntariado hemos escuchado más de una vez la frase ‘recibo más de lo que doy’.
Para ser persona voluntaria no se requieren estudios. La clave está en que cada quien actúe como es. Como somos. Como eres. El 5 de diciembre celebramos el Día Internacional del Voluntariado. No queremos que el voluntariado sea flor de un día, sino diario y anual. ¿Quieres serlo tú también?

martes, 24 de septiembre de 2013

Sareginez feria 2013



Sareginezek (Bountariotza eta boluntariodun entitateen sareak) antolatuta, 2013ko irailaren 21ean, boluntariotzaren inguruko feria ospatu zen Boulevarrea. Bertan sareko elkarte ezberdinen presentzia izan genuen, eta hainbat eta hainbat ekintza burutu ziren (tailerrak, jolasak, kontzertua, etab....). Sorpresa txiki bat ere izan genuen, Txaranga bat!
Boluntariotza eta boluntariodun elkarteek urtean zehar egiten duten ezinbesteko lanaren berri jakiteko aukera paregabea izan zen!! Eta nola ez, boluntario izatera animatzeko ere!!!
Hona hemen feriaren inguruko argazki batzuk









sábado, 8 de junio de 2013




OHARRA!

Sareginezek antolatutako Ekainaren 8ko boluntariotza feria, bertan behera geratu da eguraldi txarragatik.



!AVISO!

La feria de voluntariado organizada por Sareginez, y que se iba a celebrar hoy 8 de junio, se ha suspendido por el mal tiempo.